Iñaki Perurena

“Orain mutil koxkorra horrekin amesten dut”

Leihoetatik sartzen den argia eta hiru fokuek girotzen dute gela. Barnealdean protagonista bakarra. Aurkezpenak aurrena. Pixkana gizon altu eta fuerte horren ahotsa entzuten hasi zen.

Ahots fina, baina fuertea. Kontatzen duena gogoz eta indarrez kontatzen du, bere bizitzan lehenengo aldiz istorio horiek narratzen arituko balitz bezala. Txikitatik harriaren inguruan eraiki du bere bizia eta berekiko duen sentimendua, indarra eta kemena nagusia da.

Lehenengo ilaran gazteenak, atzerago helduak. Aitonaren eta amonaren istorioak entzutera esertzen ginen modura.

Abenturak, maitasuna, zaletasuna, indarra, historia eta istorioak. Historiako irakaslea izan daiteke ere, harriak historian zehar izan duen garrantzia eta eboluzioa azaldu baitu. Iñaki Perurenak kontatzen duen guztia metaforaz eta esaera zaharrez biltzen du, harria protagonista nagusia izanik, noski: “Harria bota eta eskua gorde”.

Harria jasotzea, harri ezberdinak erakustea, poesiak eta bertsoak nagusiak izan dira ekitaldian. Bere harriaren gainean eseri eta zuzen-zuzen zuen begirada, bertsoak botatzeko. Poesiak ere ez da oztopo bat izan Perurenarentzako eta hala amaitu du saioa: “Beti elkarrekin ibili gera, beti izango naiz zure maitale fina. Zenbat egun eta urte zuri begira”.

 

Textua: Anaitze JL

El pase de diapositivas requiere JavaScript.